MESEDEZ EZ IRAKURRI

00 - start:
01: kaxekin dorre bat egin altuera adina izateko.
02: kaxekin ezkerrera inklinatuta dagoen dorre okertu bat egin altuera adina izateko.
03: kaxatik 'reverse midair super' bat egin.
04: hasierako kaxa bestearen gainean bota, kaxetatik 'reverse midair super' bat egin.
04alt:
	1. irtenbidea: kaxaren gainean eskuinetik midair super egiteko kokapenetik dash egin eta salto egin beharrean dash-a berreskuratu ondoren kaxa heldu [honi 'slidegrab' deritzot], zirietan erori baino lehen kaxa bota eta ezkerrera-gora dash egin egur blokearen gainean erorita. Hortik 'reverse midair super' bat edo salto zeatz bat marrubira iristeko.
	2. irtenbidea: kaxarengainean jarrita heldu, paretaren kontra bota eta gora dash egin, ondo eginez gero madelinen puntu maximoa eta kaxaren alineatuta egongo dira eta haren gainean jasan daiteke. Hortatik altuera adina dago kaxatik salto eta dash batekin marrubia hartzeko.
04alt1: 04alt-eko bigarren irtenbidea bezala.
04alt2: 04alt-eko lehenengo irtenbidea bezala, behin kaxa hurrunena hurbiltzeko (ziurrenik bi kaxak adina hurbil egongo dira bata bestearen gainetik hartzeko eta egur bloke gainera botatzeko) eta berriro beste kaxa blokegainera hurbiltzeko. [kasu honetan ez du merezi reverse midair super bat egitea marrubia erraz hartu ahal da salto eta dash batekin].
05: beheko kaxa hartu eta bestearen gainean jarri, kaxa paretan kontra bota eta dash diagonal batekin harengana jo, ondo eginez gero madelin kaxa gainean jasan ahal daiteke, hortik salto eta dash batekin marrubira iritsi ahal da.
06: pantaila honetan lau kaxa daude, goieskuinekoa malguki bat du bere barruan.
	1. irtenbidea: hiru kaxa normalekin dorre bat egin, malgukiak madelin botatuko du bakarrik abiadura bertikal negatiboa ez badu [erortzen edo estatikoa badago (celesten unitate bertikala berantz dijoa)], hau kontuan hartuta malgukidun kaxa hartu, dorre gainean jarri eta 05ean egindakoa egin kaxan jasan beharrean malgukia joz, hura eta dash batekin marrubia hartzeko altuera adina izango duzu.
	2. irtenbidea: hiru kaxako dorre bat egin, magukidun kaxa erdian, haren gainean dagoena botatzen hasiko da, botatzen ari den kaxaren gainean salto eginez gero igotzen ari den bitartean madelinen saltoa askoz altuagoa izango da. Soberan den kaxa normala hartuta 05ean egindakoa errepikatu horrelako salto altuago bat egin ondoren.
07: pantaila honetan lau kaxa daude, haietako bat egan ateratzen da [ez dakit hura harrapatzeko modurik], geratzen diren kaxetatik bik malgukiak dituzte, bestea kaxa normala da. 06eko bi irtenbideak konbinatu behar dira, kaxa malgukidun eta malgukigabe bana erabili bigarrenean irakatsitako salto altua egiteko eta ondoren soberan den kaxa lehenengoko trukua egiteko.
08: pantaila hasi bezain pronto gora dash egin eta botatzen ari den kaxaren gainean jarri, salto egin kaxa igotzen ari den momentuan salto altu bat egiteko. Hau guztia azkar egin behar da egan atera den kaxa harrapatzeko, harrapatu ondoren paretaren kontra jarrita, kaxa bota eta gora dash egin eta kaxa gainean eroriko zara.
08alt: 08ko hasiera errepikatuz kaxa egalaria hartu, botatzen ari den kaxaren azpian jarri. Momentu egokian kaxa ezkerrerantz bota botatzen ari den kaxa harekin eraman dezan eta ahalik eta azkarren 'super' bat egin eta gora dash, kaxa egalaria berhartzeko kokapenean egongo zara. Momentu honetan ezker paretaren kontra egon beharko zinateke, kaxa egalaria eskuetan eta beste bat honen gainean botatzen. Une egokian kaxa paretaren kontra botata eta gora dash eginez, haren gainean zu eta beste kaxarekin bukatuko zara. Kaxa egalaria ezker zuloan sar dezan utzi eta 
	1. irtenbidea (gomendagarria): beste kaxa hartuz eta 'liftboosted' salto batekin eta 'dash regrab' batekin eskuineko zuloan bota.
	2. irtenbidea: section2alt3-ren antzera, kaxaren gainean jarri, 'reverse super' bat egin eta kaxa hartu, hondoren eskuineko zuloan bota.
08altalt: 08alt-eko urratzak jarraitu paretaren kontra egon harte, kasu honetan kaxa erortzen utzi eta gela erdiko malgukidun kaxaren eskuinera jarri [kokapena nahiko zeatza da] ezkerrera begira. Kaxa bota, aurrera dash egin lurreko kaxa hartuz eta zuzenean bota (paretaren kontra joko du) gora-ezkerrera dash egin eta kaxaren malgukiaren gainean botatuko zara eta gora dash batekin kaxa egalaria berreskuratu, honen ondoren kaxa malgukidunabestearen gainean egongo da gelaren ezker paretaren parean eta haren azpian jarrita kaxa egalariaren gainean botzten hasiko da. Hemendik 08alt-eko bukaera errepikatu, paretaren kontra dagoen unetik.
09: 
	1. irtenbidea: kaxa maguki gainean bota, gainean jarri eta gorantz jotzen ari den momentu batean salto egin.
	2. irtenbidea*: 05ean bezala egin [*oso oso zaila da eta ez da gomendagarria, ez dakit posiblea den].
09alt: eskuineko pareta dash batekin apurtu, kaxa magukira bota, haren gainean jarri, reverse hyper eta ultra bat egin, bestaldeko mini-paretara heldu, hemendik bigarren kaxa barrura heltzea erraza da.
09altalt: eskuineko pareta dash batekin apurtu, goiko kaxa ziri-gaineetara bota, beste kaxarekin holdable canceled gultra bat egin eskumarantz, ziri gaineko kaxa gainean salto egin eta
	1. irtenbidea: kaxa bota, airean dagoen bitartean hartatik salto egin, 'exit block'-etik salto egin, marrubira heldu.
	2. irtenbidea (ez da bidezkoa 1.0.5tik aurrera): kaxa bota zirien gainean eta haren gainean erori 04alt1-ean bezala slidegrab bat egin, behin kaxa barruan 05ean bezala egin marrubira heltzeko.
09altaltalt1: gelaren izkina batean jarri eta 'grounded ultra' bat egin kaxarekin gelaren erdirantz, salto egin, kaxa bota eta frame gutxi batzuk geroago dash egin diagonalean kaxarantz, kaxaren gainetik salto egin eta gora dash egin marrubira heltzeko.
09altaltalt2: kaxa bota eta zuzenean 'hyper bunnyhop' bat egin, kaxatik oraindik altuera adina duenean 'midair reverse demohyper' bat egin eta ondoren 'ultra' bat, grounded ultra bat egin beste kaxarekin eta beste aldera iristeko nahiko abiadura izango duzu.
section1alt1: paretaren kontra 'theo wallbounce' bat egin eta haren puntu ia maximoan horaindik gorantzako abiadurarekin 'neutral drop' batekin kaxaren malgukian botatu eta gora dash batekin marrubia hartu.
section1alt2: malgukidun kaxa haru eta ezker izkinan utzi georako, beste kaxetako bat hartu eta eskuin malgukian jarri paretatik ahalik eta hurbilen, beste kaxa hartu eta eskuin malgukiaren eskuinera jarri. Une egokian kaxa bota botatzen ari den kaxa haren gainean geratu eta harekin eraman dadin eta zuzenean diagonalean dash egin botatako kaxa berriro hartzeko botatzen ari zena malgukitik gehiegi urrundu ez dadin eta berriro malgukiaren gainean erori dadin. [botatzen ari den kaxa momentu honetan ezkerrerantzako abiadura konkretu bateko bote bat "gordeta" dauka eta edozein zoru ukituz gero bote hura askatuko du, beste kaxa bat barne] Alde batera utzitako kaxa hartu eta haren malgukia erabilita eskuin zuloan bota, lurra jotzean 'touch switch'-erantz botatuko da. Beste 'touch switch'-a jotzeko malgukidun kaxa ezker zuloan bota eta beste kaxa horren malgukiaren gainean.
10: kaxa bota eta altuera egokian dagoenean 'hyper bunnyhop' bat egin kaxatik beste aldera iristeko.
10alt: 10ekoaren antzera, kaxa bota eta 'reverse hyper bunnyhop' bat egin 'hyper'-aren saltoa ondoren bigarren kaxa hartuta, bestaldera kaxatekin iristeko plataforma gainean bota eta diagonalean dash egin. Bueltarako 10ean bezala bunnyhop batekin nahikoa da.
11: bunnyhop batekin ez zara marrubira iristen, pareta batetik kaxa batetik 'hyper' bat egiteko modu asko egon ahal dira, hona hemen aurkitutako:
	errazena: 'neutral jumps' egiten hasita, azkenengoa bukatu baino lehen kaxa paretaren kontra bota, pareta heldu eta kaxa altuera egokira erortzen denean 'demohyper' bat egin hartatik.
	hoberena: paretatik salto egin paretatik hurrunduz, ahalik eta lehen saltoa egin ondoren joaten ari zaren norabidean kaxa bota, zure aurrean pasatzen den ondoren 'demohyper' bat egin.
kasu honetan 'midair super' eta metodo 'hoberena' nahikoa dira marrubia hartzeko.
11alt: 11n azaldutako metodo 'hoberena' egin pantailako goi ezker eskinatik, baina demohyper bat egin beharrean 04alt(1. irtenbidea)-an azaldutako 'slidegrab bat egin', gero bukaeran kaxa bota, hartatik salto egin, eta dash batekin plataformara iritsi.
11altalt: zapai hondotik kaxa bota haren kontra kolpatu dadin,  gero hartatik 'midair demo hyper' bat egin [kaxa zapaia jo duenez azkarrago eoriko da eta azkarrago madelinekiko bertikalki parean jarriko da, hortaz, kaxa botatzetik denbora gutxiago pasa denez haren abiadura horizontal gehiago eukiko du eta haren gainean egindako 'hyper'-ak abiadura gehiago izango dute].
12: kaxak zulo batean bota ondoren pantaila batzuetan ez dira desagertzen, beste pantaila bat badute aspian haren zapaiaren gainean geratzen dira, kasu hauetan (mapa honen kasu guztietan gutxienez) ez daude ikusteko bezain altu baina bai jokalaria haien gainean jartzeko bezain altu. Hortaz, kaxa bota, haren gainean jarri, marrubia hartu, kaxan berriro erori hasiera plataformara bueltatu.
12alt: 12 bezala
13: 12n azaldutakoa jarraituz, bi kaxak bota, marrubia hartu, kaxetan erori, haietako bat erabili 05en azaldutako trukuarekin hasiera plataformara bueltatzeko.
13alt: 
	1. irtenbidea: 10alt-eko hasiera bezala kaxa bat bota eta bestea hartuta hartatik 'bunnyhop' bat egin, marrubia pasata buelta eman, kaxa bota, marrubira dash egin diagonalean, 'fastfall' kaxaraino eta hartatik salto eta dash egin plataformara.
	2. irtenbidea: beheko kaxaren gainetik hauetako bat egin:
		1 'reverse hyper' bat eta kaxa hartu
		2 kaxa bota, 'reverse hyper' eta airean berriro hartu
		3 'midair reverse demohyper' bat egin eta kaxa hartu
	[hauek hiru trukagarriak dira, hemendik aurrera hauetako bat aipatuz gero siurrenik beste biak truka daitezke] kasu honetan 1. da gomendagarria [kasu honetan 'super'-ak ere erabil daitezke], kaxa bota zapaiaren kontra eta diagonalean dash egin haren gainean jasartzeko, bueltatzeko 'unextended hyper' bat egin.
section2alt1: 10n antzera baina 'bunnyhop' bat egin beharrean 'ultra' bat eginez
section2alt2: 'reverse hyper' bat egin eta kaxa hartu, kaxa bota, dash diagonal bat egin, kashan erori (dasha berreskuratu) eta kaxa hartu, azken lau hauek errepikatu ahal ezkero, ala ere hile gorriarekin iristea nahiko zaila da. Bueltatzeko 11n azaldutako edozein 'hyper' aukera erabil daiteke. Hile urdinarekin iritsiz gero kaxarekin paretaren muinara jo eta salto neutralaren gorantzako abiadura maximoko momentuan askatu (hasieran) eta kaxaren parean erori, kaxa madelin baino pixkat azkarrago erortzen denez haren gainean bukatuko da, hortik kaxa hartu guztiz erori baino lehen.
section2alt3: ahalik eta gorantzako abiadura gehien duen momentuan haren gainean 'reverse wavedash' bat egin eta kaxa hartu, kaxaren abiadurak bi ondorio ditu, madelini 'liftboost' bat emango dio eta 'wavedash'-a egin ondoren kaxa hartzeko kokapena emango dio.
14: kaxa bota eta 'reverse hyper' bat egin marrubira ahalik eta azkarren iristeko, marrubira heltzean kaxatik 'midair super' bat egin.
14alt: kaxa bat hartu eta paretaren kontra bota, beste kaxa hartu eta zuzenean eskuinera bota, 'fastfall'-a erabiliz plataformatik erori eta zeure burua alineatu altuera egokian lehen kaxatik 'reverse demo hyper' bat egiteko marrubi hazia hartuz, beste marrubi hazia horizontaki pasata bigarren kaxatik 'midair super' bat egin kontuan izanik haren saltoa 'coyote frames'-etan egin behar dela. Gora dash batekin hasiera plataformara bueltatu dash-a berreskuratzeko eta zuzenean hartatik erori hartutako haziak ez galtzeko, dash diagonal batekin azken hazia hartu.
15: kaxa hartu eta plataformatik erori marrubirantz, marrubira iritsi baino lehen kaxa bota, marrubia hartzean gora dash egin, kaxatik salto egin eta gora dash egin berriro. Teorikoki kaxa edozein abiadura izanda hartatik salto egin ahal da, baina kontuan izan gero eta txikiagoa izanik hare eta errazagoa izango dela.
15alt: kaxa hartu eta plataformatik erori, justu plataformaren azpian zaudenean paretaren kontra bota, beste kaxa haren gainean hartu beharko luke eta biak bata bestearen ondoren erori. Zenbait erori, gorantz dash egin, lehen kaxa hartu eta zuzenean zuloan bota, bigarren kaxatik salto egin, gora dash egin eta plataformara bueltatu.
16: kaxa bota, 'reverse hyper' bat egin, kaxa hartu airean, paretaren kontra bota, gora dash egin marrubia hartuz eta kaxaren gainean jarriz, 'unextended hyper' bat egin plataformara bueltatzeko.
17: [15n bezala baina zorutik hasita] kaxa hartu, salto egin eta erortzen ari zaren momentu batean kaxa bota paretaren kontra, gora dash egin eta kaxa gainean posatu, kaxatik salto egin eta gora dash egin, marrubia hartuz.
17alt: 17n bezala baina alde batetik hasiera errazagoa egin zitzaidan paretatik hasita altuera pixkat gehiagorekin eta bestetik oraingoan kaxa gainean posatu hondoren kaxa berriro hartu, paretaren kontra bota eta gorantzako dash batekin berriro bere gainean posatu, oraingoan altuera pixka bat handiagoarekin, azkenengo hau berriro egin eta 17ko bukaera bezala kaxatik salto batekin eta dash batekin marrubira iritsi ahal zara.
17altalt: kaxa bota, 'reverse hyper' bat egin, kaxa hartu airean, paretaren kontra bota, gora dash egin eta kaxasen gainean posatu, hortik, 17alt-en irakatsitako teknikarekin pareta igo, goiko pepita iristean kaxatik 'extended hyper/super' bat egin altuera egokian hirugarren pepita hartzeko, kontuan izan koyote frameak erabiltzea 'hyper/super'-a egitean beste pepitak ez galtzeko.
section3alt1: 
	1. irtenbidea (gomendagarria): kaxa hartu eta paretaren kontra begira jarri, paretaren kontra bota, azkarrenik 'reverse super' bat egin eta haren puntu gorenean 'reverse midair super' bat egin kaxatik, marrubiaren azpian pasatzean edo pixkat geroago gora dash egin eta hasiera plataformara bueltatu marrubia hartuz.
	2. irtenbidea: kaxa eskuinera bota, 'reverse super' bat egin, kaxaren gainean jarri, hartatik salto egin eta gora dash batekin marrubia hartu.
section3alt2: kaxa hartu, marrubirantz salto egin eta gorantzako abiadurarekin kaxarekin 'neutral drop' bat egin, marrubiaren ertza ukituz buelta eman eta askatutako kaxatik salto egin plataformara bueltatzeko
level1alt1:
	1. marrubia: kaxa malgukira bota, gero malgukian botatu eta kaxa hartu edozein ordenenan, malgukia baino altuago egongo zara, kaxa paretaren kontra bota malgukiaren gainean erori dadin, ahalik eta azkarren haren gainean posatu eta malgukiak emandako gorantzako abiadurarekin salto egin eta goiko marrubia hartu.
	2. marrubia: 1. marrubian egindako hasiera egin ahal izan arren errazagoa da kaxa malgukira botatze eta hura hartu gabe zuzenean malgukira dash egitea, botatu ondoren, kaxa 'wavedash/demohyper' bat egiteko kokapenean egongo da, kaxaren abiadura horizontala gehituz bestadera iritsi zaitezke.
level1alt2: kaxa 1 bota, 'slidegrab' baten antzera aurrera dash egin eta kaxa 2 hartu, kaxa 2 bota, kaxa 1-etik 'slidegrab' bat egin, kaxa 1 bota, kaxa 2 hartu, kaxa 2 bota, horizontalean dash egin kaxa 1 hartu, kaxa 1 bota, kaxa 2-n posatu, kaxa 2 hartu, kaxa bi plataforman bota, plataformara dash egin diagonalean. Hau eginez bi kaxak bestadean egongo dira, hauetako bat alde hontako goi-eskumako zuloan bota eta bestea bueltatzeko erabili.
level1alt3: kaxa bat hartu eta bota, 'reverse hyper' txiki bat egin eta beste kaxa hartu eta ondoren bota, egongo da momentu bat non hasieran botatako kaxaren gainean solapatuta egongo zaren, orduan hurrengo sekuentzia errepikatu beste aldera iritsi arte: gora-eskuinera dash egin eta hasierako kaxa hartu, kaxa aurrera bota, ahal duzun unean bigarren kaxaren gainean 'slidegrab' bat egin eta kaxa bota, zeure burua pixka erortzea utz ezazu. Beste aldera iristean kaxa bat zuloan bota eta bestearekin level1alt2n irakatsitako teknikarekin hasiera plataformara bueltatu.
level1alt4: kaxa hartu eta paretaren kontra bota, zuzenean bigarren kaxa hartu eta aurrera ibiltzen hasi, une baten ondoren paretaren kontra bota, lehenengo kaxarekin gurutzatzean hau berrio hartu, guzti hau ondo eginezkero lehenengo eta bigarren kaxa eta jokalaria gutxi-gora-behera bata bestearen parean erortzen egongo dira. Izkina iristean lehenengo kaxa bota, bigarrenetik 'reverse demo hyper' bat egin eta botatako kaxa berriro hartu, ondoren kaxa bota, gora-diagonal dash batekin berriro hartu eta beste izkinatik 'kornerkick' bat egin. Honen saltoaren gorantzako abiadurarekin 'neutraldrop' bat egin eta kaxaren gainean ezarri, hemendik 17an azaldutako teknikarekin marrubira iritsi. Kaxaren plataforma bi blokeren zabalera izanik badira bi pixel bete non hartatik 'extended hyper' bat egin daitekeen, hortaz hau erabili zapai baxuaren azpitik pasatzeko eta beste aldetik 'kornerkick' batekin hasierara bueltatu.
level1alt5: gelaren zapaiaren kontra aurrera-gora diagonalean dash egin eta kaxa 'neutral drop' egin, hura zuzenean zapaiaren azpira mugiko da, eta haren gainean posatu eta berriro hartu. Hau errepikatu beste aldera iritsi harte, azken zatia gainditzeko kaxan posatu hondoren hartu beharrean hartatik 'instant hyper' bat egin daiteke.

tfdujpo3bmu4bmu:
	izena: honen izen dekriptatua section2alt3alt da, izen enkriptatuan letra guztiak alfabetoaren hurrengo letrarekin trukatu dira eta zenbakiak hurrengo zenbakiarekin
	lehenengo olatua: pantaila hasitako momentuan azkar bigarren blokaren gainean salto egin, hartu eta ezkerrera bota, gero beste blokea haren gainean bota, bigarren hau bestearen gainean botatzen hasiko da. Ahalik eta azkarren haien gainean jarri, nik 'extended duper' bat era gorantzako dash bat erabiltzen dut. Section2alt3-n irakatsitako teknika erabili lehenengo olatuaren gainetik pasatzeko. 
	bigarren olatua: Kontuan izan olatuekin ez baduzula interaktuatzen, haien mugimenduak beti izango direla berdinak eta bigarren holatuaren kasuan gero eta ezkerrago joan adina gero eta txikiago egiten dela.
		1. irtenbidea: salto egin kaxa bigatten olatuko puntu maximora bota, kaxa haren kontra jo ondoren, gora dash egin eta kaxa berriro hartu.
		2. irtenbidea (ez gomendagarria): salto egin, 'neutral drop' bat egin, eta gora dash egin kaxa berriro hartuz, segun non egin baliteke bigarren olatua guztiz gainditzeko nahikoa ez izatea, hortaz haren malgukidun bloke batean botatu beharko zinateke (bloke altuena da gomendagarria). 
	Behin bi olatuak pasata salbatuako kaxa eskuneko paretan barne dagoen malgukian ezarri eta hartatik salto eginez ilargi marrubira heldu ahal zara.




